AdamPriceEU

Cardiffeko Unibertsitatean Gizarte Zientziaren Parkea (SPARK) eraikitzea proposatu dugu, mundu osoko lehena.

Gero eta onartuago dago ikerketetako aurrerapenek diziplina anitzeko jarduerak behar dituztela eta eragin handieneko ikerketak elkarlan hertsiaren emaitza direla, alegia, arazoa definitzeko eta ikerketa bera kokatzeko lehen faseetatik kide ugari izaten dituzten lankidetzen emaitza. Duela gutxiko ikerketa baten arabera, aurrez aurreko elkarreraginak sortzen duen konexioa oso garrantzitsua da, zuhurtziaz kudeatzen baititu erronka bereziki konplexu eta gaizki definituak, non informazioa akastuna den bizkor aldatzen delako eta ez delako berehala kodetzen. Horiexek dira, hain zuzen, gizartearen arazo korapilatsuenen ezaugarrietako batzuk. Arazoetan oinarritutako diziplina anitzeko ikerketa beharrezkotzat jotzen dute, gizartearen erronka handi horiei aurre egiteko, eta ikerketaren ikuspuntu hau oinarrizkoa izango da SPARK parkearen lan egiteko moduan.

SPARK zentroa ikaskuntzarako eta lankidetzarako ingurune bat da, ezagutza sortzeko, trukatzeko eta aplikatzeko balio duena. Funtsezko jardueretako bat herritarrekin, kontsumitzaileekin eta azken erabiltzaileekin proba daitezkeen ideia-prototipoak sortzea izango da. Jarduera horiek zenbait motatakoak izango dira, testuinguru eta arazo espezifikoaren arabera, baina, guztiek izango dituztenez gizarte-zientziak oinarrian, guztiek izango dute alderdi sozialetik zerbait:

• Gizarte-berrikuntza: start-ups erakunde berriak, helburu sozial esplizitua dutenak.
• Merkataritza/negozio soziala: merkataritzako negozioak edo gizarte-zientziaren pertzepzioei buruzko I+Dan oinarritutakoak.
• Gizarte-asmaketa: eskala handiko aldaketa soziala ekar dezaketen tresna eta praktika berrien garapena.
• Gizarte-teknologia: gizarteko arazoekin lotutako berrikuntza teknologikoa.
• Gizarte-politikak: politiken berrikuntzak, ebaluazioak edo esku-hartzeak, politiken edukiak edo/eta entrega hobetzen dutenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Estamos trabajando en nuestra nueva web.
Próximamente disponible.
Web gunea eguneratzen ari gara, laster berriro zurekin.
Web under construction, coming soon.
Site en construction, bientôt avec vous.