Etiketa honen artxiboa: curso

Akademia ikastaroa martxan jarri da

akademia EU

Hasi da Bankinter Berrikuntzarako Fundazioaren Akademia ikastaroaren aurkezpena, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin eta Euskampus proiektuaren parte bezala. Bizkaia Aretoaren Arriagan ospatu zen atzo Akademia ikastaro honen bigarren edizioa.

Akademia proiektua unibertsitatean dauden gazteei zuzenduta dago eta bere zeregina hezkuntzan eragina izatea eta etorkizuneko liderren jarrera berritzailea sustatzea da. Proiektuaren asmoa parte-hartzaileak esnatzea eta motibatzea da, bai jarrera propio bat bilatzera, baita ingurune dinamiko honetan arrakasta bilatzea zein garrantzitsua den ohartzera ere.

Ikastaro hau osatuko duten 30 parte – hartzaileak hautatu eta gero, Akademia ikasturtea 16 saio presentzialetan ospatuko da etorkizunera begira egindako joeren azterketen bidez. Metodologia berritzaile eta parte hartzaile baten bidez ikasleek ingurugiroa analizatuko dute izen handiko adituen laguntzarekin.

2012. urtean Euskampus Fundazioak eta Bankinter Berrikuntzarako Fundazioak hitzarmena sinatu zutenetik, Akademia ikastaroa aitzindari bezala ageri da Estatu mahaian.