Gazteentzat bereziki gogorra den krisi ekonomikoko egoera batean, beharrezkoa da industria kultural eta sortzaileak sustatzea, talde horrentzat enplegua sortzen duen sektore gisa, eta haien gaitasunen garapena suspertzea, bereziki teknologiaren bidez. Horixe da Sinnergiak Social Innovation-ek zuzentzen duen eta Europar Batasunak finantzatzen duen Transcreativa proiektuak egiten duen apustua.

Gizarte Berrikuntzako zentro horrek, UPV/EHUk Euskampus – Nazioarteko Bikaintasun Campus estrategiaren testuinguruan sustatutakoak, pertsonen lanbide-heziketa eta erakunde eta komunitateen berrikuntza-gaitasunak bultzatzea du xede.

Gazteen enplegagarritasuna sustatzeko bere proposamena ezagutzera emateko, Sinnergiak-ek bideo bat zabaldu du. Bertan, sormen poloen funtzionamendua azaltzen du: polootan enpresek mahai gainean jarritako arazo errealak konpontzea proposatzen zaie gazteei, teoriaz haraindi doan ezagutza praktiko bat bereganatu dezaten.  Esperientzian oinarritutako prestakuntza horrek haien etorkizuneko aukerak hobetzen ditu eta erronka berriei aurre egiteko haien autoestimua eta motibazioak garatzen ditu.

Ekimena praktika ontzat jo da Interreg IV B SUDOE (SOE3/P1/E529) Europako programan, horren kide baita. Hortaz, hurrengo deialdietan haren jarraitutasunaren aldeko apustua egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Estamos trabajando en nuestra nueva web.
Próximamente disponible.
Web gunea eguneratzen ari gara, laster berriro zurekin.
Web under construction, coming soon.
Site en construction, bientôt avec vous.